Nire belaunaldikook mukiak kentzen ikasi baino lehenagotik ezagutzen genuen Zirilo. Agertu eta desagertu egiten zen, agenda zehatz bati kasu handirik egin gabe, bere Etxauriko “aterpean” denboraldiak pasatuz. Izaera irekia, gaztetako historioak kontatzen zizkigun, zigarroak eta ardo botilak lagunduta, andreekin izandako “lorpenak” edo burura zetozkion edozein gauzataz. Ardoak agindua hartzen zuenean, antzarrak perratzera bidaltzen gintuen, naturaltasun osoz.
Baziren bihotz handiko bizilagunak, haietako baten bat oraindik bizi dena, erabateko desinteresaz, etxeko eguneroko menuan egunero lekua egiten ziotenak eta jaten eman, arropa garbitu eta beste gauza batzuetan ere laguntzen ziotenak: Carmen Munarriz, Pilar Oses, Julio Andueza…
Etxaurin ematen zituen denboraldiak nekazaritza-tresnak gordetzeko estalitako txoko batean lo egin eta bere gauzak gordetzen zituen eta eusten zuen etxea berritu zutenean desagertu zena. Bi aldetatik zabalik, euriari aurre egiten zion nahiz eta negu gorriko hilabeteetan haize hotzak zigortzen zuen.
“Zirilo, hitz egiten dugun bitartean argazki batzuk egiten badizkizut inporta al zaizu?”. Baimena eman ondoren, lanean hasi. Garai haietan, duela 30 urte baino gehiago, nire eskuetara iritsitako opari ahaztezina zen Yashica FX-3 Super 2000 makinak egin zuen lana, nire atzamarren aginduetara, noski. Errebelatu ondoren kopiak emanen nizkiola agindu nion.
Hiru hamarkada pasa dira historiotxo hau gertatu zenetik. Nola egiten duen aurrera denborak! Ezin izan nizkion kopiak eman. Gaixotu egin zen, bere kabuz ez baliatzeraino. Une horretan, Julio bere etxean babestu zuen, ea ea azken hatsa eman zuen arte.
Zirilo Rodriguez, hau zen bere izena, Torralba del Ríotik atera zen gaztetan. Jatorriz, herrietan esaten den bezala, “etxe dirutsu” batetik zetorren. Seguruenek bestelako bitzitza egiteko aukera izan zuen, duinagoa, konplikazio handirik gabekoa. ¿Zerk bultzatu zuen horrela bizitzera, hemendik hara, ondasunik gabe, nomada, heriotza iritsi zitzaion arte? Berak aukeratu ezer gabe bizitzea, pobrezian? Edo ateratzerik gabeko egoerara eraman zuen bizitzak berak? Galdera txikiak, erantzun handiak behar dituztenak. Ez da izan eta ez da izango horrela bizi izan den lehen pertsona, baina bai bai horrelako elkarrizketa eta argazki lana egin diodana. Une txikien oroitzapen handiak.