Miru gorria (Milvus milvus)
Kontakizun bat miruen inguruan:
Kontakizuntto bat heben, miru, edo guk diogun bezala “ülhaintsaz”. Baserritar batek galdegin zidan ea banakien zergatik ülhaintsak uda betan kuintaz edo negarrez ari ziren (ezen bere esanetan ülhaints horren karrankak, negarra oroitarazten beteion). Eta berak esan: “Duela aspaldi txoriek hitz egiten zuten. Urtaldi bateko udaran, lehortea izan zen. Txoriek hurik ezin ediren. orduan txori guziak bildu ziren, eta erabaki, bakoitzak bere egin ahalak egin behar zituela iturriak bilatzeko. Denek baietza eman omen zuten, ülhaintsak ezik. Jarrera honen gaztigatzeko, txori biltzarrak, ûlhaintsa kondenatu zuen udara hurik gabe pasatzera. Geroztik da omen uztail agorriletan zeruan bueltaka ari, negarrez, hura ezin bilatu!”
Euskal Herrian erabiltzen diren beste izen batzuk:
Arraigorri, Buztanbiko, Buztansarde, Buztanurkila, Ilhantxa, Makailao, Miru (gorri), Miru (zuri), Mirurkila, Mirurkula, Miura, Paseko (arrai/gabiroi…), Ülhantxa, Zapelatz gorri.
Eta beste hizkuntzatan:
Gaztelania: Milano real
Frantsesa: Milan royal
Ingelesa: Red kite
Aragoiera: Esparbero abadexero
Katalana: Milà reial
Galegoa: Miñato real
Alemaniera: Rotmilan
Italiera: Nibbio reale
(Iturria: www.txoriak.eus)