Okil handia (Dendrocopos major)
Gure okil hedatuen eta ohikoenetakoa da okil handia, moko indartsuaz hornitutako txoria da, egurrik erresistenteena zulatzeko gaitasun izugarria duena. Ezaugarri horiei esker, baso- edo erdi-baso-habitatetan aurkitzen dugu, mendiko pinudietatik hasi eta ibaiertzeko basoetaraino, baita artadietan ere. Pizido honek elikatzeko orduan egokitzeko gaitasun handia du, bai intsektuak eta bai txitak eta arrautzak edo mota guztietako fruituak jaten baititu.
Eta beste hizkuntzatan:
Gaztelania: Pico picapinos
Errusiera: Большой пестрый дятел
Frantsesa: Pic épeiche
Ingelesa: Great Spotted Woodpecker
Aragoiera: Picatroncos
Katalana: Picot garser gros
Galegoa: Peto real
Alemaniera: Buntspecht
Italiera: Picchio rosso maggiore
(Iturria: www.txoriak.eus)