Kaskabeltz (Parus major)
Bere kasko beltz eta bular horiarekin, kaskabeltz handia ezin da beste espezie bakar batekin ere nahastu. Arrunta da gure baso eta arboladietan, baita gizakiarengandik gertu ere, hiri, berdegune, parke eta abarretan.
Urte guztian bizi da Euskal Herrian; ez da migratzailea. Habiagile arrunta da.
Euskal Herrian erabiltzen diren beste izen batzuk:
Amilotx, Burubeltz, Kaskabeltz, Pepetxin, Sagarxori, Sahats-txori, Txamilotx, Tximuritza, Tximutx, Txinbo burubeltz, Txori burubeltz.
Eta beste hizkuntzatan:
Gaztelania: Carbonero común
Frantsesa: Mésange charbonnière
Ingelesa: Eurasian Great Tit
Aragoiera: Chincharana
Katalana: Mallarenga carbonera
Galegoa: Ferreiriño real
Alemaniera: Kohlmeise
Italiera: Cinciallegra
(Iturria: www.txoriak.eus)