Egun, Hides Navarra enpresak zazpi hide eskeintzen ditu, ezaugarri ezberdinekin especie ezberdineei argazkiak egin ahal izateko, bideoa grabatzeko edo soilik begiratu eta ikusten gozatzeko.
Alaitz mendilerroan kokatuta, konifero, pagadi eta hariztietan, espezie sedentarioak eta beste espezie migratzaileak erakartzen dituzte ongi eraikitako izkutalekuen inguruetara. Mokoker familiak egarria asetzera eta bainu freskagarriez gozatzera jaisten dira. Garraztarro dotoreak, txio horiak, okil handiak, garrapoak, amilotx mottodunak, hegatxabalak, sasi-txoriak, txinboak eta abar luze bat, udaberritik udazken hasierara arte berrogei espezie ezberdin baino gehiago. Gainerakoan hegazti sedentarioak eta hainbat hegazti harrapariak izaten jarraitzen dute, hala nola miru gorria, zapelatz arrunta, gabiraia, sai arrea…
Haiekin harremanetan jartzeko:
Kontaktatzeko lagunak: Eduardo, Ana eta Fernando.
Telefonoak: 610-330425/ 656-352135/ 699-118269
Helbide elektronikoa: hidesnavarra@gmail.com
Whatsapp: 610330425 (Eduardo), 656352135 (Ana) eta 699118269 (Fernando)