AUGUR NATUREk dituen izkutalekuak Izki Natur Parkean kokatuta daude, bertan dagoen golf zelaian, Urturi udalerrian (Araba).
Izkutaleku bakoitzak bost argazkilarirentzako edukiera du, egurrezkoak dira eta hotzarako isolatuta daude, berogailuak dituztelarik.
Izkutalekuetara agertzen diren espezieen artean hauek ditugu: Okil handia, okil ertaina, okil berdea noizena behin, gailupa, amilotx urdina, kaskabeltz, kaskabeltz txikia, txorru arrunta, txantxangorria, garrapoa… hegaztien artean, eta azeria, orkatza eta urtxintxa ugaztunen artean.
AUGUR NATURE enpresaren izkutalekuetan abenduak eta urtarrilak eskeintzen dute garairik onena eta hilabe hauetan aritzeko prestatuta daude.
Sarbidea ona da eta arazo bakarra elurte handi bat izan daiteke, kontuan izan dezazun.
Izkutalekuan egun erdiko edo egun osoko egonaldia egin dezakezu .
Tarifak aldatu egiten dira segun zenbat argazkilari elkartzen diren. Edozein kasutan, honen inguruan informazioa lortzeko arduradunekin zuzenean harremanetan jarri behar duzu.
Ramon Aranbarri da arduradunetako bat, zerbitzu ezin hobea eskeintzen duena, une oro laguntzeko prest egonaldia ongi atera dadin, eta hau da duzu telefonoa: 636422691