Garrapoa (Sitta europaea)
Haritz eta pago artean erraz aurkituko dugun hegaztia, baso helduak gustoko baititu. Gora ta behera zuhaitzetan, gehienbat bere elikadura osatzen duten insektuen bila jotake aritzen da.
Euskal Herrian erabiltzen diren beste izen batzuk:
Arrastalo, Katanar handi, Okil txiki, Okiltxori, Arbolatxori, Aritz-txori, Atzapartxori handi, Igeltsero-txori, Pikatronkos, Tarraka-txori, Txori arotz.
Eta beste hizkuntzatan:
Gaztelania: Trepador azul
Frantsesa: Sittelle torchepot
Ingelesa: Eurasian Nuthatch
Aragoiera: Corretroncos
Katalana: Pica-soques blau
Galegoa: Gabeador azul
Alemaniera: Kleiber
Italiera: Picchio muratore
(Iturria: www.txoriak.eus)