Txorru arrunta (Chloris chloris)
Txorru izenaz ere ezaguna, fringillidae familiako hegazti paseriformea da, Europa osoan, iparraldeko Afrikan eta hego-mendebaldeko Asian bizi dena.
Txori kantaria da, txolarrearen tamainakoa, oliba kolorekoa. Hegoetan eta buztanean orbain hori biziak ditu. Emearen koloreak apalagoak dira. 13-15 zentimetro arteko luzera du. Fruitu eta haziak jaten ditu. Moko lodiarekin erraz apurtzen ditu oskolak.
Hegalari bikaina da, 80 km/h-tik gorako abiadurak hartzen ditu eta 150 metrotako altueraraino igotzeko gai da.
Euskal Herrian erabiltzen diren beste izen batzuk:
Arbiazijale (handi), Arbiazitxori (handi), Arbitxori (handi), Berdantza, Berdel, Berdelario, Berdeloi, Berdelore, Berderoi, Nabazitxori, Nabotxori (handi), Txorru.
Eta beste hizkuntzatan:
Gaztelania: Verderón común
Frantsesa: Verdier d’Europe
Ingelesa: European Greenfinch
Aragoiera: Berderol
Katalana: Verdum
Galegoa: Verderolo
Alemaniera: Grünfink
Italiera: Verdone
(Iturria: www.txoriak.eus)