Profila ikustean aski argi geratzen da hegaztiak nire bizitzaren parte garrantzitsua direla. Eta haien artean, kurriloak gustoko ditut oso.
Ez dira migrazio handienak egiten dituztenak, ezta zailenak ere.
Baina urtero neguaren iragarle gisa gure zeruetan agertzen direnean barruak astintzen dizkidate.
Hegazti handiak, ikusgarriak, zaratatsuak, ez dakit, maite ditut.
Eta horren ondorioz, orduak ere eman ditut haiekin.
Hona hemen Gallocantan grabaturiko irudiekin egindako bideoa.