Gailupa (Pyrrhula pyrrhula)
Txonta eta karnabaren taldeko hegaztia (fringilidoa), lepamotx bezain mokomotxa. Arra eta emea nahiko ezberdinak dira, arrak kolore arroxa-laranja bizikoa baitu sabelaldea; gainontzean, baina, nahiko antzeko dira sexu biak: buru beltza, bizkarralde grisa, ipurtalde zuria eta buztan beltza.
Habiagile arrunta da Euskal Herri osoan, batez ere alderdirik hezeenetan eta garaiera batetik gorako eremuetan.
Euskal Herrian erabiltzen diren beste izen batzuk:
Amabirjinatxori, Azpigorri, Brisko-txori, Fiu, Frutabatzaile, Guadalupe-txori, Hazibatzaile, Lorebatzaile, Lorejale, Loretxori, Mertxika-txori, Moreta, Motabatzaile, Motatxori, Muxikatxori, Neguta erreal, Neguta gorri, Papargorri, Paranda gorri, Pepetanbor, Pipitajale, Sunsun, Tuluma, Txonta, Txonta erreal, Txorigorri.
Eta beste hizkuntzatan:
Gaztelania: Camachuelo común
Frantsesa: Bouvreuil pivoine
Ingelesa: Eurasian Bullfinch
Aragoiera: Cardenal
Katalana: Pinsà borroner
Galegoa: Cardeal común
Alemaniera: Gimpel
Italiera: Ciuffolotto
(Iturria: www.txoriak.eus)