Autor: Josu Astrain

Hegazti honen edertasuna, uretan isladaturik. Euskaraz modu askotan izendatua (txoriak.eus): Amabirjinatxori, Azpigorri, Brisko-txori, Fiu, Frutabatzaile, Guadalupe-txori, Hazibatzaile, Lorebatzaile, Lorejale, Loretxori, Mertxika-txori, Moreta, Motabatzaile, Motatxori, Muxikatxori, Neguta erreal, Neguta gorri, Papargorri, Paranda gorri, Pepetanbor, Pipitajale, Sunsun, Tuluma, Txonta, Txonta erreal, Txorigorri. Gailupa Pyrrhula pyrrhula Izki Parke Naturalean Augur Nature-k dituen izkutalekuetan egindako argazkia. Fujifilm X-H2S Fujinon XF 100-400mm F4.5-5.6 R LM OIS WR (600 mm) 1/500 – f 5,6 – ISO 2500 #XH2S #fujifilm_es

Gehiago ikusi

Aurreko belaunaldiko ahaide guztiak artzainak ziren. Artzaintza ez zen lana, bizimodua baizik. Xabi Munarriz erreleboa hartu duen bakarra dugu. Egun, artzain gazteak aurkitzea ez da erreza. Abeltzainak, bai, artzainak, ez. Xabi horietako bat da. Hemen, gure zonaldean, ez dago otsorik. Baina hemen, zonaldean (leku gehienetan bezala), artzaintza hilzorian da. Izan ere, otsoa ez baita artzainen arazao nagusia (azken egunotan animalia honi abeltzainen arazo guztien erruduna seinalatu baita). Artzaina izatea, berez, gogorra izan da, bizimodu latza, egun, ordezkorik ez duena. Kontrakoa esaten duten arren, azken hamarkadetan gure herrietan eramandako politika egungo galbidera eraman du ardi-azienda, merkatu berriaren legea eta kontsumo ohiturekin…

Gehiago ikusi

Txikia eta arrunta izan arren, politenetako bat dugu hau. Amilotx urdina Cyanistes caeruleus Fujifilm X-H2S Fujinon XF 100-400mm F4.5-5.6 R LM OIS WR (600 mm) 1/500 – f 5,6 – ISO 6400 #XH2S #fujifilm_es

Gehiago ikusi

Gabirai arrunta Accipiter nisus Noizean behin, Naturak une bereziak eskeintzen ditu. Espero ez duzunean agertzen denean, alaitasuna bikoitza izan daiteke. Eta konturatzen gara horrelako kontu bakuneekin zoriontsu izan gaitezkeela. Izki Parke Naturalean Augur Nature-k dituen izkutalekuetan egindako argazkia.

Gehiago ikusi

Arkakarats (Rosa canina) handi baten alboan, erretako pinu baten magalean, margaz osaturiko putzuan sartu dira basurdeak. Pinuarekin marruskatu eta, haien gorputza brotxa handi bat bailitzan, zuriz margotu dute enborra. Alde egitean, ordea, tantaz tanta, ingurua lokatzaz zipriztindu dute.

Gehiago ikusi

Gallokantako egunsenti guztiek era ezberdinetan koloreztaturik daude, kolore paleta ezin ederrago, egun berriari zeruak ongi etorria eman nahiko balio bezala. Gallokanta, neguko kurriloen paradisua, non milaka ale elkartzen diren bere migrazioan. Ez dira migrazio handienak egiten dituztenak, ezta zailenak ere. Baina urtero neguaren iragarle gisa gure zeruetan agertzen direnean barruak astintzen dizkidate. Hegazti handiak, ikusgarriak, zaratatsuak, ez dakit, maite ditut. Gallocantan grabaturiko irudiekin egindako bideoa ikusi nahi baduzu klikatu hemen.

Gehiago ikusi

Josten egongo balira bezala, tarin emeek algak mokoetan darabiltzatela ikusten ditugu argazki honetan. Ba al zenekien tarinek algak gustoko dituztela? Hamabi zentimetrorainoko txori txikia da. Sexu-dimorfismoa dauka. Arrak txano beltza du; goialdeak berde horiak eta beltzez marratuak dira. Ipurtxuntxurra hori berdexka da. Hegoek ertz horiak dituzten luma arre beltzak dituzte, estal-lumak berdexkak dira, eta punta beltzak dituzte. Kokotsa beltza da, buruaren alboak berde-horiak, eta zintzurra eta bularra hori-berdexkak dira. Saihetsaldean ildaska beltzak ditu eta sabelaldea zuri lohia da. Emeak ez du kolore beltzik buruan eta tonu hitsagoak ditu. Mokoa gris arrea da eta hankak arreak dira.

Gehiago ikusi

Adin batera iritsi garenok, txikitan ezagutzen genuen artzaintza, egoera larrian ikusten dugu. Gutxi dira bizimodu honekin jarraitzen dutenak, lan bat baino gehiago baita. Era estentsiboan maneiatzen diren artaldeak desagertzen ari dira eta haiek zizelkaturiko paisaiak ere aldatzen ari dira. Xabi Munarriz belaunaldi berriko artzaina dugu, Etxauriko abizen bereko familiaren ardiekin jarraitzen duen bakarra. Ausarta, egun, bizi garen gizartea ikusita, azkeneko Lizarrako ferietan bi sari irabazi zituen bere animaliekin, arriskuan dagoen bizimodu honekin jarraitzeko pizgarria izan daitezkenak. Argazkian, bere artaldea martxoko egun baten azken orduetan, ibai ertzeko makaldian.

Gehiago ikusi

Duela urte batzuetako Gallocantako goizetan, etxeko izozkailuan baino tenperatura baxuagoa egiten zuenean, kamara eskuetan jolasean ibiltzea zaila izaten zen. Bitartean, ankak uretan lo eginda esnatzen ziren kurriloak.

Gehiago ikusi