Erregetxo bekainzuria (Regulus ignicapilla)
Zentzurik gabeko lehiaketan, 58 orduko muxu bat eman zuen Tailandiako bikote bati esker gaur Muxuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da.
Argazki honen protagonistak ez luke inoiz horrelako lehian irabaziko, segundu bat ere ez delako gelditzen, ezta maitasunez abesten duenean, isildu gabe, bikote bila ari denean.
Euskal Herrian erabiltzen diren beste izen batzuk:
Burugorri/Kaskogorri, Erregetxopit, Mikelete-txori, Pinu-txori, Txio (burugorri).
Eta beste hizkuntzatan:
Gaztelania: Reyezuelo listado
Frantsesa: Roitelet triple-bandeau
Ingelesa: Firecrest
Aragoiera: Reipetit zelluto
Katalana: Bruel
Galegoa: Estreliña común
Alemaniera: Sommergoldhähnchen
Italiera: Fiorrancino
#reyezuelolistado #erregetxobekainzuria #bird #hegaztiak #txoria #navarra #nafarroa #fujifilm @esfujifilm #esfujifilmx