Zuhaitzek ondorio onuragarriak dituzte gizakiarentzat, hazten diren lekuetarako eta, azken finean, planeta osorako. Horietako batzuk zerrendatuko ditugu, esaten duguna horrela dela ikustarazteko.
Alde batetik, zuhaitzek, basoetan hazten direnak, hedatzen diren eremuetako klima aldatzen dute: lurrera iristen den eguzki izpi kopurua murrizten duen tapiz bat osatzen baitute. Barnealdean zirkulatzen duen haizearen abiadura ere moteltzen dute eta zuhaitzen masaren gainetik haize hezeak, hostoak ukitzerakoan, daraman ur-lurruna likidotu egiten du. Horrela, basoak dauden guneetan, klima epelagoak eta tenperatura altuxeagoak gozatzen ditugu. Basoko zuhaitzek, haizea eta ur erorketa geldituz, lurzorua higaduraren aurka babesten dute. Gainera, euri-urak errazago sartzen dira basoko lurretan eta ez du ihes egiten. Hori dela eta, uholdeak urriagoak dira basoetan.
Gainerako landareekin batera, gure planetaren birikak dira, izan ere, fotosintesiaren bidez atmosferak bizitza garatzeko beharrezkoa duen oxigenoa sortzen dute.
Beraz, zuhaitzek gure bizi kalitatea hobetzen laguntzen dute, aisialdirako giro egokia eskaintzen dute. Basoak hezkuntza lan garrantzitsu baten oinarria ere badira, eta haien azterketan Naturaren erabilera egokia bermatuko duten ezagutzak eta jarduteko moduak aurkituko ditugu. Basa faunak zuhaitzen artean aterpea eta despentsa zoragarria du: haren hostoak (bizirik edo hilik), loreak, fruituak eta haziak elikadura kate desberdinak hasten dira. Landare askorentzat, zuhaitzak hazkunde baldintza egokiak, lurzoru elikagarria, itzala eta laguntza izanten dira. Orokorrean, izaki bizidunen aniztasun handia ahalbidetzen dute eta horretarako ezinbestekoak dira (haritz bakar batek 300 intsektu mota desberdin biltzen ditu). Arrazionalki erabilitako zuhaitzek lehengai oso erabilgarriak eta berriztagarriak eskaintzen dituzte, hala nola zura, kautxua, erretxinak, kortxoa, fruituak, botika naturalak…
90. hamarkadan, LUR ADISKIDEEN NAFAR ELKARTEAk eskuliburu hau argitaratu zuen non bertako jarraibideak eta landaketaren bidez inguratzen gaituen ingurumenaren hobekuntzan parte hartzeko herritarrei jarraibideak eta aholkuak biltzen zituen. 25 urte geroago gidaliburu honek bere biziko gaurkotasuna du oraindik, klima-aldaketa benetako arazoa den une honetan eta gizakiaren jardueraren ondorioak inoiz baino nabarmenagoak direnean.
Orduan eta gaur balio duen ekarpen txiki honek lagun dezake planeta hobe baten aldeko borrokan.
GIDAK JEITSI LOTURA HAUEKIN:
ARTXIBATEGI TXIKIA JEITSI
MANUAL DEL PLANTABOSQUES
ARTXIBATEGI HANDIA JEITSI
MANUAL DEL PLANTABOSQUES