Duela urte batzuetako ikerketa batzuen arabera, urtero 9 milioi anfibio (batez ere igelak eta apoak), 4 milioi narrasti, 12 milioi hegazti eta 5 milioi ugaztun hiltzen dira espainar Estatuko errepideetan.
Azken hauen kasu batzuetan kotxeek eragindako harrapaketa da hiltzeko arrazoi nagusia: katamotza iberiarra eta azkonarra kasu.
Azken urteotan honen lekuko izandu naiz, behin baino gehiagotan, azkonarrak (eta beste hainbat animalia ere) errepide bazterretan aurkitu ditudalarik.
Azkonar baten azken gaua izoztua, izoztutako egunsenti batean.
Iraizotz, 2023ko otsaila.