Author: Josu Astrain

Amilotx urdina (Cyanistes caeruleus) Euskal Herriko txori txikirik deigarrienetako bat da. Kolore eta kantu deigarriak dituenez, erraza da mendian ikustea eta identifikatzea. Eurasia mendebaldean bizi da, eta Euskal Herrian lurralde guztian aurki daiteke. Espainiar estatuan interes bereziko espezietzat jotzen da, pinu- eta eukalipto-landaketen eraginez izan duen beherakadagatik, batik bat. Orain gutxi Parus generoan sailkatzen zen arren, azterketa genetikoen ondorioz, genero berri bat proposatu da, eta bertan sailkatzen da egun; Cyanistes generoan, alegia. Txori txikia da, paseriforme txikien tamainakoa. 62-70 mm-ko hego-zabalera dute, eta 9-12 gramo bitarteko pisua. Tamainaren eta itxuraren aldetik, ez dute dimorfismo sexual nabarmenik. Burua zuria da, eta…

Gehiago ikusi

Erbinudea (Mustela nivalis) Ugaztun haragijale txikia da, mustelidoen familiakoa. Europan (Euskal Herrian ere), Ipar Amerikan eta Asiako erdialdean bizi da. Daukan itxurak erbinude zuria ekartzen digu gogora, baina txikixeagoa da. Inoiz edo behin, atzeko hanketan bermatuta eta zutik ikusiko dugu lurraldea arakatzen, ea harrapakinik dagoen. Oso jatuna da eta anker ospea dauka harrapakinak hiltzeko moduarengatik. Mustelido hau ugaztun haragijaleen artean dagoen espezie txikienetarikoa da. Bizkar-arrea eta sabel-argia ditu. Gorputza txikia, luzexka eta malgua du; lepoa luzea, burua zapala, belarriak txikiak eta biribiltsuak, begiak eta sudurra ilunak eta hankak eta buztana motzak ditu. Zeharo zuriak diren aleak ere ezagutzen dira; kasu…

Gehiago ikusi

Txonta arrunta (Fringilla coelebs) Kardantxulo eta txirriskilen taldekoa (fringilidoa), txori alai eta kantari bizia. Euskal Herriko baso, zuhaizti eta lorategi gehienetan aurkituko dugu. Hazijale amorratua da, kimu, ernamun eta fruitu txikiekin batera. Kumaldian xomorroak ere jaten ditu, eta kumeei ematen. Arra nahastezina da, bere buru urdin, aurpegi laranja, papar-sabel larrosa eta sorbalda zuriekin; emeak anteko patroia dauka, baina askoz tonu apalagoetan margotuta. Kantari saiatua, bere melodia zehatz eta aldagaitza etengabe entzungo dugu, batez ere udaberrian eta udan. Ikerketen arabera, txonta emeek zehaztasun hori maite dute, melodia berbera zehaztasun erabatekoz etengabe errepikatzeko arraren gaitasun hori. Arraren kantu territorial nahastezin horretaz gain,…

Gehiago ikusi

Profila ikustean aski argi geratzen da hegaztiak nire bizitzaren parte garrantzitsua direla. Eta haien artean, kurriloak gustoko ditut oso. Ez dira migrazio handienak egiten dituztenak, ezta zailenak ere. Baina urtero neguaren iragarle gisa gure zeruetan agertzen direnean barruak astintzen dizkidate. Hegazti handiak, ikusgarriak, zaratatsuak, ez dakit, maite ditut. Eta horren ondorioz, orduak ere eman ditut haiekin. Hona hemen Gallocantan grabaturiko irudiekin egindako bideoa.

Gehiago ikusi

Kaskabeltz (Parus major) Bere kasko beltz eta bular horiarekin, kaskabeltz handia ezin da beste espezie bakar batekin ere nahastu. Arrunta da gure baso eta arboladietan, baita gizakiarengandik gertu ere, hiri, berdegune, parke eta abarretan. Urte guztian bizi da Euskal Herrian; ez da migratzailea. Habiagile arrunta da. Euskal Herrian erabiltzen diren beste izen batzuk: Amilotx, Burubeltz, Kaskabeltz, Pepetxin, Sagarxori, Sahats-txori, Txamilotx, Tximuritza, Tximutx, Txinbo burubeltz, Txori burubeltz. Eta beste hizkuntzatan: Gaztelania: Carbonero común Frantsesa: Mésange charbonnière Ingelesa: Eurasian Great Tit Aragoiera: Chincharana Katalana: Mallarenga carbonera Galegoa: Ferreiriño real Alemaniera: Kohlmeise Italiera: Cinciallegra (Iturria: www.txoriak.eus)

Gehiago ikusi

Irudi honetan Girgillao herria ikus dezakezu. Eta ortzemugara iritsi arteko bidean Muruzabal, Obanos eta hainbat herri, Untzueko Haitza ikusgarrira iritsi arte. Girgillaon astronomia-behatokia dugu, www.observatorioguirguillano.org, non zeruko izarrak protagonistak diren.

Gehiago ikusi

Gailupa (Pyrrhula pyrrhula) Txonta eta karnabaren taldeko hegaztia (fringilidoa), lepamotx bezain mokomotxa. Arra eta emea nahiko ezberdinak dira, arrak kolore arroxa-laranja bizikoa baitu sabelaldea; gainontzean, baina, nahiko antzeko dira sexu biak: buru beltza, bizkarralde grisa, ipurtalde zuria eta buztan beltza. Habiagile arrunta da Euskal Herri osoan, batez ere alderdirik hezeenetan eta garaiera batetik gorako eremuetan. Euskal Herrian erabiltzen diren beste izen batzuk: Amabirjinatxori, Azpigorri, Brisko-txori, Fiu, Frutabatzaile, Guadalupe-txori, Hazibatzaile, Lorebatzaile, Lorejale, Loretxori, Mertxika-txori, Moreta, Motabatzaile, Motatxori, Muxikatxori, Neguta erreal, Neguta gorri, Papargorri, Paranda gorri, Pepetanbor, Pipitajale, Sunsun, Tuluma, Txonta, Txonta erreal, Txorigorri. Eta beste hizkuntzatan: Gaztelania: Camachuelo común Frantsesa: Bouvreuil…

Gehiago ikusi

Nafarroako hezegune ezagunenen artean dugu Pitillaseko aintzira. Hegazti askoren bizilekua eta beste batzuentzat ugalketari ekiteko tokia edota migrazioan geldialdi bat egiteko bilgunea, hegaztientzak garrantzi handiko aintzira. 1987. urtean natura-erreserba izendatu zuten. 1991. urtean Hegaztien Babeserako Zonalde Berezia aldarrikatu zuten eta 1996. urtetik Garrantzi handiko Nazioarteko Hezegunea da Ramsar Hitzarmenari esker. Toki interesgarria, Iruñetik hurbil. Bertan eraiki zuten behatokian gure eskura jarriko dizkigute prismatikoak, teleskopioak eta hegaztiak ikusi eta ezagutzeko tresneria eta informazio guztia.

Gehiago ikusi

Okil handia (Dendrocopos major) Gure okil hedatuen eta ohikoenetakoa da okil handia, moko indartsuaz hornitutako txoria da, egurrik erresistenteena zulatzeko gaitasun izugarria duena. Ezaugarri horiei esker, baso- edo erdi-baso-habitatetan aurkitzen dugu, mendiko pinudietatik hasi eta ibaiertzeko basoetaraino, baita artadietan ere. Pizido honek elikatzeko orduan egokitzeko gaitasun handia du, bai intsektuak eta bai txitak eta arrautzak edo mota guztietako fruituak jaten baititu. Euskal Herrian erabiltzen diren beste izen batzuk: Arotz handi, Basaokil, Katatxori, Okil burubeltz, Okil pinto, Okil txiki, Okilo gorri. Eta beste hizkuntzatan: Gaztelania: Pico picapinos Errusiera: Большой пестрый дятел Frantsesa: Pic épeiche Ingelesa: Great Spotted Woodpecker Aragoiera: Picatroncos Katalana:…

Gehiago ikusi

AUGUR NATUREk dituen izkutalekuak Izki Natur Parkean kokatuta daude, bertan dagoen golf zelaian, Urturi udalerrian (Araba). Izkutaleku bakoitzak bost argazkilarirentzako edukiera du, egurrezkoak dira eta hotzarako isolatuta daude, berogailuak dituztelarik. Izkutalekuetara agertzen diren espezieen artean hauek ditugu: Okil handia, okil ertaina, okil berdea noizena behin, gailupa, amilotx urdina, kaskabeltz, kaskabeltz txikia, txorru arrunta, txantxangorria, garrapoa… hegaztien artean, eta azeria, orkatza eta urtxintxa ugaztunen artean. AUGUR NATURE enpresaren izkutalekuetan abenduak eta urtarrilak eskeintzen dute garairik onena eta  hilabe hauetan aritzeko prestatuta daude. Sarbidea ona da eta arazo bakarra elurte handi bat izan daiteke, kontuan izan dezazun. Izkutalekuan egun erdiko edo egun…

Gehiago ikusi