Author: Josu Astrain

Amilotx urdina (Cyanistes caeruleus) Euskal Herriko txori txikirik deigarrienetako bat da. Kolore eta kantu deigarriak dituenez, erraza da mendian ikustea eta identifikatzea. Eurasia mendebaldean bizi da, eta Euskal Herrian lurralde guztian aurki daiteke. Espainiar estatuan interes bereziko espezietzat jotzen da, pinu- eta eukalipto-landaketen eraginez izan duen beherakadagatik, batik bat. Orain gutxi Parus generoan sailkatzen zen arren, azterketa genetikoen ondorioz, genero berri bat proposatu da, eta bertan sailkatzen da egun; Cyanistes generoan, alegia. Txori txikia da, paseriforme txikien tamainakoa. 62-70 mm-ko hego-zabalera dute, eta 9-12 gramo bitarteko pisua. Tamainaren eta itxuraren aldetik, ez dute dimorfismo sexual nabarmenik. Burua zuria da, eta…

Gehiago ikusi

Erregetxo bekainzuria (Regulus ignicapilla) Euskal Herrian erabiltzen diren beste izen batzuk: Burugorri/Kaskogorri, Erregetxopit, Mikelete-txori, Pinu-txori, Txio (burugorri). Eta beste hizkuntzatan: Gaztelania: Reyezuelo listado Frantsesa: Roitelet triple-bandeau Ingelesa: Firecrest Aragoiera: Reipetit zelluto Katalana: Bruel Galegoa: Estreliña común Alemaniera: Sommergoldhähnchen Italiera: Fiorrancino

Gehiago ikusi

Ugaztunen artean, sinpatia gehien sortzen duenetako animalia dugu urtxintxa eta egun, basoetan aurkitzeaz gain, edozen hiri eta herritako parkeetan ere ikus dezakegu. Euskaraz ere katagorria esaten zaio.

Gehiago ikusi

Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaia irudi bakar batean, egunsentiak Aizkorri gorrizten duen bitartean Anboto argiztatzen doa emeki emeki eta Sakana lainoen azpian izkutatzen da.

Gehiago ikusi

Bardeetako ikonoa bihurturik, milaka bisita jasotzen ditu Natur Parkeko “geoeskultura” honek. Horrelako naturgune batean egon arren, argazkia egiteko aurrean duen txabolatxoan sartzea abentura nazkagarria da.

Gehiago ikusi

Duela urte batzuetako ikerketa batzuen arabera, urtero 9 milioi anfibio (batez ere igelak eta apoak), 4 milioi narrasti, 12 milioi hegazti eta 5 milioi ugaztun hiltzen dira espainar Estatuko errepideetan. Azken hauen kasu batzuetan kotxeek eragindako harrapaketa da hiltzeko arrazoi nagusia: katamotza iberiarra eta azkonarra kasu. Azken urteotan honen lekuko izandu naiz, behin baino gehiagotan, azkonarrak, urtxintxak, azeriak… (eta beste hainbat animalia ere) errepide bazterretan aurkitu ditudalarik. Argazki hauetan lepazuria, urtxintxa, azkonarra eta azeria guztiak auto batek harrapatuta ikus ditzakegu. Errepide zikin batek lapurtutako biziak.

Gehiago ikusi

Gallocantan iluntasuna irabazten ari da. Kurriloak oraindik sartzen ari dira aintziran, bere presentzia oihuka nabarmenduz, gaua pasatzeko uraren babesa bilatuz. Argazki makinaren magiak irudi hau eskeintzen digu, gure begiek baino gehiago ikusten baitu.

Gehiago ikusi

Okil ertaina gure baso handietako biztanlea da, baso zaharrak ditu gustoko, ongi egituratuak eta espezie askotarikoak, non zuhaitz handiak eta zaharrak, enbor ustelak eta egur hilak ugariak diren. Laburbilduz, baso helduetako biztanlea da, gure lurraldean ekosistema ugariak ez direnak. Honen ondorioz, okil hau penintsulako iparraldeko enklabe zehatz batzuetara mugatuta dago, desagertzeko arrisku larrian, multzo populazio isolatuak izanda. Izki natur parkea leku horretako bat da eta Augur Naturak dituen izkutalekuetan hegaztik hau aurkitzeko aukera duzu, Ramon Arambarriren eskutik.

Gehiago ikusi