Kurrilo garaian murgildurik, edozein ordutan eta lekutan entzun eta ikus daitezke.
Author: Josu Astrain
Duela urte batzuetako Gallocantako goizetan, etxeko izozkailuan baino tenperatura baxuagoa egiten zuenean, kamara eskuetan jolasean ibiltzea zaila izaten zen. Bitartean, ankak uretan lo eginda esnatzen ziren kurriloak.
Amilotx urdina (Cyanistes caeruleus) Euskal Herriko txori txikirik deigarrienetako bat da. Kolore eta kantu deigarriak dituenez, erraza da mendian ikustea eta identifikatzea. Eurasia mendebaldean bizi da, eta Euskal Herrian lurralde guztian aurki daiteke. Espainiar estatuan interes bereziko espezietzat jotzen da, pinu- eta eukalipto-landaketen eraginez izan duen beherakadagatik, batik bat. Orain gutxi Parus generoan sailkatzen zen arren, azterketa genetikoen ondorioz, genero berri bat proposatu da, eta bertan sailkatzen da egun; Cyanistes generoan, alegia. Txori txikia da, paseriforme txikien tamainakoa. 62-70 mm-ko hego-zabalera dute, eta 9-12 gramo bitarteko pisua. Tamainaren eta itxuraren aldetik, ez dute dimorfismo sexual nabarmenik. Burua zuria da, eta…
Erregetxo bekainzuria (Regulus ignicapilla) Euskal Herrian erabiltzen diren beste izen batzuk: Burugorri/Kaskogorri, Erregetxopit, Mikelete-txori, Pinu-txori, Txio (burugorri). Eta beste hizkuntzatan: Gaztelania: Reyezuelo listado Frantsesa: Roitelet triple-bandeau Ingelesa: Firecrest Aragoiera: Reipetit zelluto Katalana: Bruel Galegoa: Estreliña común Alemaniera: Sommergoldhähnchen Italiera: Fiorrancino
Ugaztunen artean, sinpatia gehien sortzen duenetako animalia dugu urtxintxa eta egun, basoetan aurkitzeaz gain, edozen hiri eta herritako parkeetan ere ikus dezakegu. Euskaraz ere katagorria esaten zaio.
Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaia irudi bakar batean, egunsentiak Aizkorri gorrizten duen bitartean Anboto argiztatzen doa emeki emeki eta Sakana lainoen azpian izkutatzen da.
Bardeetako ikonoa bihurturik, milaka bisita jasotzen ditu Natur Parkeko “geoeskultura” honek. Horrelako naturgune batean egon arren, argazkia egiteko aurrean duen txabolatxoan sartzea abentura nazkagarria da.
Duela urte batzuetako ikerketa batzuen arabera, urtero 9 milioi anfibio (batez ere igelak eta apoak), 4 milioi narrasti, 12 milioi hegazti eta 5 milioi ugaztun hiltzen dira espainar Estatuko errepideetan. Azken hauen kasu batzuetan kotxeek eragindako harrapaketa da hiltzeko arrazoi nagusia: katamotza iberiarra eta azkonarra kasu. Azken urteotan honen lekuko izandu naiz, behin baino gehiagotan, azkonarrak (eta beste hainbat animalia ere) errepide bazterretan aurkitu ditudalarik. Azkonar baten azken gaua izoztua, izoztutako egunsenti batean. Iraizotz, 2023ko otsaila.
Neguko egun epel batean, antxeta eguzkiaren berotasunean, euskal kostaldean.
Gallocantan iluntasuna irabazten ari da. Kurriloak oraindik sartzen ari dira aintziran, bere presentzia oihuka nabarmenduz, gaua pasatzeko uraren babesa bilatuz. Argazki makinaren magiak irudi hau eskeintzen digu, gure begiek baino gehiago ikusten baitu.