Irati ibaiaren urek egin dute hain deigarria den naturgune hori. Deigarria, eta aisialdirako aukeraz betea, bidenabar. Irunberriko arroilara iristean, ikusiko duzu amildegiz osatutako ingurunea, berdea eta malkartsua, zeina natura-erreserba baita 1987tik.
Arbaiungo arroila Nafarroa ekialdean kokaturiko arroila da, Irunberritik 15 bat kilometrotara Nabaskozerako bidean. Isuko mendatean dagoen talaiatik arroila ikusteko modua dago, baita Usun herritik ateratzen den bidetik ere.
Zaraitzu ibaiak bertako kareharriaren erosioaren bidez eraturiko haitzebakia da, Irati ibaiara isuri baino lehen. Leireko mendilerroan dago kokaturik, 6 kilometro luze da eta ia 400 metrotako sakonera du puntu batzuetan.