Andia mendizerraren magalean Arginao herria dugu, Andian sartzeko atarietako bat, Elimendi gainean duelarik.
Bailara eder eta zabal hau 15 herrik osatzen dute, mendi handientsu eta berdeek besarkatzen dute eta erdian urdin turkesa koloreko urtegia du, Salado eta Ubagua ibaiek elikatuta.
Bertan topatu eta disfrutatu ahal ditugu harrizko etxetzar ederrak, gurutzadurak, baselizak, garbitokiak, zubiak eta xendrak, den-dena historiaz blai eginda. Hala nola turismo-azpiegitura itzelak: kanpinak, bela, sagardotegia, gaztandegia, e.a. Eta, nola ez, Biguriako Jauregia, balio ukaezina duena, eta Henri Lenaerts Museoa.